Adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatu daitezke
Beasaingo Udalak adinekoen zentroan urrian eta azaroan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera zabaldu du. Deialdia euren etxean edo ohiko bizilekuan behar bezalako arreta jaso ezin duten pertsonei zuzenduta dago.
Gutxienez sei gauetako egonaldiak izan beharko dute. Hilabete ere egin ahalko dute. Eskaerak egonaldia hasi baino bi aste lehenago egin beharko dira, gutxienez.
Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. 943 02 80 75 telefonora deitu behar da zita eskatzeko.
Egoitzan behar bezalako arreta jasoko dute erabiltzaileek. Horretarako, prestakuntza espezifikoa duen diziplina anitzeko talde bat dago egoitzan: medikua, psikiatra, gizarte langilea…












