Euskara ikastaroa antolatu dute aurten ere Gabirian
GABIRIA // Udalak euskara herrian ikasteko ikastaroa antolatu du. Oinarrizko mailako ikastaroa izango da, urritik ekainera arte. Gutxieneko talde bat osatu beharko da. Izena irailaren 30era arte eman liteke, udaletxean. Bestetik, udal liburutegian astean bi orduz lan egiteko eskaintza ere egin du udalak, ostiraletan 16:00etatik 18:00etara.












