Industriak Beasaingo paisaian izandako eragina ikusiko dute
AISIA // Paisaiaren eraikuntza Beasainen bisita gidatua egingo dute etzidamu. Industriarekin lotura duten guneak bisitatuko dituzte: Igartza Monumentu Multzoan hasi eta CAFeraino joango dira, Manifacturas Olaranen, langile-etxeetan eta beste puntu batzuetan geldialdiak eginez. 11:00etan abiatuko dira. Izena eman behar da aurretik.












