Bisita gidatua Bide Berdearen Eguna ospatzeko
Iñaki Mezkitaren eskutik, Bide Berdean barrena bisita gidatua ospatu dute gaur Mutiloa inguruan
Zumalakarregi Museoak, Mutiloako Udalarekin, Ormaiztegiko Udalarekin, Goierri Turismoa eta Lemniskata Zientzia elkartearekin elkarlanean, “XII. Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde Eguna” ospatu dute gaur.
Aranzadi Zientzia elkarteko kide den Iñaki Mezkita Aranburu argazkilari naturalistaren eskutik Mutiloatik abiatuta, bidean topaturiko xomorroetan jarri dute begirada bisitariek, hauek identifikatu eta balioan jartzen erakutsi du berak gaurko Bizi ezkutua bisita gidatuan. 10:00etan Mutiloatik abiatuta, Barnaola baserrira joan dira lehenbizi; Liernitik igaro eta gero, berriz ere Mutiloara itzuli dira 13:30etan, bisita amaitutzat emateko asmoz.
Aldi baterako erakusketa
Bisita honez gain, Mutiloako Udaletxeko ganbaran “Bizi ezkutua, Goierriko kronika ikusezina” aldi baterako erakusketa ireki da. Liburuak ere salgai ipini dituzte bertan.