Ampo Ordiziak ezin izan du punturik batu ligako lehen partidan
Marotiasen jokalariek 24-09 galdu dute La Teixonera estadioan, Barça Rugbi taldearen aurka
Sentsazio garratzarekin hasi dute liga Ampo Ordiziako jokalariek gaurko porrotaren ostean. Inaugurazio partida izan da klubarentzat denboraldi berri bat den honetan, estatuko errugbiaren maila gorenean, baina Barça Rugbi taldekoek gogor egin diete Ordiziakoei.
Aurreko denboraldian talde ordiziarra titulua lortzeko lehiatik kanporatu zuen aurkari berak, 24-09 emaitzarekin garaitu ditu Marotiasen mutilak gaurko partidan.