Hamalau kasu berri agertu dira asteburuan
Osasun Sailaren arabera, beste hamalau positibo agertu dira Goierrin, ostiraletik igandera bitartean. Beasainen, Itsasondon, Ataunen, Ordizian eta Zaldibian daude horietako gehienak.
Igoera handirik izan ez bada ere, koronabirusaren datuek ez dute atsedenik hartu asteburuan. Osasun Sailak gaur eman ditu azken hiru egunetako datuak, eta guztira, 14 kasu atzeman dituzte eskualdean.
Beasainek (3) eta Itsasondok (3) dituzte kasu gehien. Aipatzekoa da Itsasondoren kasua, hainbat aste baitzeramatzan ‘zero’ tasarekin eta kasu berririk gabe. Haiekin batera, Ataunen (2), Ordizian (2), Zaldibian (2), Seguran (1) eta Zegaman (1) ere agertu dira positibo berriak.
Eragin tasei begira jarrita, Lazkao atzera ere eremu berdera pasa da, Legazpirekin eta Zumarragarekin batera. Beasainek, Ordiziak eta Urretxuk, berriz, eremu horian jarraitzen dute. Zazpi herri daude, une honetan, ‘zero’ tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.814 COVID-19 positibo kasu izan dira.
10/01 | 10/02 | 10/03 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 28 | 0 |
Ataun | 0 | 2 | 0 | 283 (+2) | 171,72 |
Beasain | 1 | 1 | 1 | 2.030 (+3) | 128,38 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 63 | 0 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 63 | 1169,59 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 233 | 42,02 |
Itsasondo | 1 | 0 | 2 | 78 (+3) | 412,09 |
Lazkao | 0 | 0 | 0 | 732 | 35,51 |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 1.075 | 35,68 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 186 | 67,11 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 45 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 99 | 0 |
Ordizia | 0 | 0 | 2 | 1.729 (+2) | 178,75 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 137 | 235,11 |
Segura | 0 | 0 | 1 | 268 (+1) | 391,39 |
Urretxu | 0 | 0 | 0 | 796 | 73,22 |
Zaldibia | 1 | 1 | 0 | 382 (+2) | 422,20 |
Zegama | 0 | 0 | 1 | 232 (+1) | 328,73 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Zumarraga | 0 | 0 | 0 | 1.278 | 20,36 |
GOIERRI | 3 | 4 | 7 | 9.814 (+14) |
137,40 |