Beasaingo Udala langile bila dabil
Ekonomiako administraria, berdintasuneko gizarte laguntzailea, hirigintzako arkitektoa, zerbitzuetako arkitektoa, gizarte ongizateko gizarte langilea eta udaltzaingoko administraria dira eskaintzen diren lanpostuak
Beasaingo Udalak sei lanpostu osatzeko eskaintza egin du Enplegu sustapenera bideratutako programaren baitan. Eskaintzen diren postuak honako hauek dira; ekonomiako administraria, berdintasuneko gizarte laguntzailea, hirigintzako arkitektoa, zerbitzuetako arkitektoa, gizarte ongizateko gizarte langilea eta udaltzaingoko administraria.
Eskaintzen diren kontratuak sei hilabetekoak dira, abenduan hasita. Ordutegia, 07:00etatik 14:30era. Arlo bakoitzeko ikasketa teknikoez gain, 3. Hizkuntza Eskakizuna, EGA edo baliokidea izatea, Goierriko bailaran erroldatuta egotea –Beasainen bada, hobe– eta langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea beharrezkoa izango da. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 19an amaituko da.