EAJk eta PSE-EEk Dolarea parkeko pintadak "gogor" salatu dituzte
'Zentzu gabeko obrarik ez' eta 'PNV lapurra' pintadak egin zituzten igandetik astelehenerako gauean. Edukiontzi bat erre eta seinale bat eta zuhaitz bat apurtu zituzten
Beasaingo EAJk eta PSE-EE alderdiek “gogor” salatu dute atzo goizean Dolarea parkean agertutako pintadak: Zentzu gabeko obrarik ez eta PNV lapurra idatzi zuen norbaitek. Halaber, edukiontzi bat erre eta zuhaitz bat eta seinale bat apurtu zituzten.
Elkarbizitzan “atzera pausoa” dela diote, eta herritar guztienak diren azpiegiturak kaltetetzen direla. Gainera, gogorarazi dute udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek adostutako herritarren parte-hartze prozesu batetik eratorri zirela egin beharreko aldaketak.