Goierriko ordezkariak ere izan ziren Aspaceren 50. urteurrenean
Garuneko paralisia pairatzen dutenei eta euren senitartekoei laguntzeko konfederazioak mende erdia bete du. Beasaingo eta Urretxuko udaleko ordezkariak izan ziren ospakizunean
Gipuzkoako Aspacek 50. urteurreneko festa egin zuen atzo, Donostiako Tabakaleran. Bertan izan ziren Urretxuko eta Beasaingo udaletako ordezkariak, besteak beste. Iñigo Urkullu lehendakaria ere han izan zen.
Datorren urteko urrira arte luzatuko dira urteurreneko ospakizunak. Gipuzkoan barrena izango direla aurreratu zuten arduradunek. Aurtengo leloa elkarrekin gai + gara da.