Kasu bakarra agertu da, Lazkaon
Datu ona. Osasun Sailak kasu bakar baten berri eman du gaur, Lazkaon agertutakoa. Gainontzeko 21 herrietan ez dago positibo berririk.
Asteburuko gorabeheren ondoren, azken asteetako daturik onena eman du gaur Osasun Sailak. Kasu bakarra agertu da Goierri osoan, Lazkaon.
Eragin tasari dagokionean, eremu berdearen eta horiaren arteko mugan dago Lazkao; atzo behera egin bazuen ere, gaur muga horren gainetik kokatu da. Beasainek, Ordiziak eta Urretxuk ere eremu horian jarraitzen dute; Legazpik eta Zumarragak, berriz, berdean. Herri txikien artean, Gabiria, Itsasondo eta Zaldibia daude 400eko tasaren gainetik. ‘Zero’ tasarekin, berriz, zazpi herri daude une honetan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.815 COVID-19 positibo kasu izan dira.
10/04 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 0 | ||
Ataun | 0 | 283 | 171,72 | ||
Beasain | 0 | 2.030 | 121,25 |
||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 63 | 974,66 |
||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 233 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 78 | 412,09 | ||
Lazkao | 1 | 733 (+1) | 53,27 | ||
Legazpi | 0 | 1.075 | 23,78 |
||
Legorreta | 0 | 186 | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 0 | ||
Ordizia | 0 | 1.729 | 139,03 |
||
Ormaiztegi | 0 | 137 | 235,11 | ||
Segura | 0 | 268 | 391,39 | ||
Urretxu | 0 | 796 | 73,22 | ||
Zaldibia | 0 | 382 | 422,20 | ||
Zegama | 0 | 232 | 262,98 |
||
Zerain | 0 | 24 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.278 | 20,36 | ||
GOIERRI | 1 | 9.815 (+1) |
137,40 |