Segurako liburutegian solasaldia, gaur, Amets Arzallusekin
'Miñan' liburuaz ariko da Arzallus. Irakurle taldea 2008an martxan jarri zenetik, 45. solasaldia izango dute gaurkoa.
Irakurle taldekoek Amets Arzallusen Miñan liburua izango dute hizpide gaur, 19:00etan, liburutegian. Amets Arzallus idazlea ere bertan izango da. Ekitaldira nahi duten guztiak joan daitezke. Liburua irakurria izatea aholkatzen da. 45. solasaldia izango da gaurkoa. 2008ko abenduan jarri zen martxan taldea, Hitz edo irri euskaraz elkarri herriko euskara elkarteak bultzatuta.