Hiru positibo berri atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailak beste hiru kasuren berri eman du gaur; bana dituzte Ataunen, Idiazabalen eta Urretxun.
Gaur beste hiru positiboren berri eman du Osasun Sailak, Goierriri dagokionean. Ataunen, Idiazabalen eta Urretxun agertu dira, bakoitzean bana.
Eragin tasari dagokionean, eremu berdean daude Lazkao, Legazpi eta Zumarraga. Horian berriz, Beasain, Ordizia eta Urretxu. Herri txikien artean, Gabiria, Itsasondo eta Zaldibia daude 400eko tasaren gainetik. ‘Zero’ tasarekin, berriz, zazpi herri daude une honetan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.818 COVID-19 positibo kasu izan dira.
10/05 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 0 | ||
Ataun | 1 | 284 (+1) | 228,96 | ||
Beasain | 0 | 2.030 | 92,72 |
||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 63 | 974,66 |
||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 1 | 234 (+1) | 84,03 | ||
Itsasondo | 0 | 78 | 412,09 | ||
Lazkao | 0 | 733 | 53,27 | ||
Legazpi | 0 | 1.075 | 23,78 |
||
Legorreta | 0 | 186 | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 0 | ||
Ordizia | 0 | 1.729 | 129,10 |
||
Ormaiztegi | 0 | 137 | 235,11 | ||
Segura | 0 | 268 | 391,39 | ||
Urretxu | 1 | 797 (+1) | 87,86 | ||
Zaldibia | 0 | 382 | 422,20 | ||
Zegama | 0 | 232 | 262,98 |
||
Zerain | 0 | 24 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.278 | 20,36 | ||
GOIERRI | 3 | 9.818 (+3) |