Urretxuko sortzaile solidarioak
Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Piztu meta!' programa jarri du abian, sortzaileei laguntzeko. Hamabost egitasmo hautatu ditu eta horietako bat Urretxuko Ur Lantokia da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Piztu Meta! programa jarri du abian, sortzaileei laguntzeko. Sortzaileek beraien egitasmoak garatzeko crowdfunding bidez lortzen duten dirua bikoiztuko du. Hautatutako egitasmoen artean Urretxuko Ur Lantokia dago.
Ur Lantokiak ikastaroak antolatu ditu eta lortutako diruarekin baztertze arriskuan daudenei ikastaroak emango dizkiete. Egitasmo honi laguntzeko goteo.org/project/ur-lantokia webgunera jo behar da. Azaroaren 7rako aldundiak ezarritako gutxieneko laguntza lortu behar dute eta 27rako balekoa izateko behar dena.
Parte hartzaileak
Ur Lantokia diziplina ezberdinetako sortzaileek osatzen dute: Celia Farias (tapizgintza), Maitane Belloso (joskintza, patroigintza eta irudi aholkularitza), Ma-ddi Ferrero (umeentzako joskintza, kreatiboa eta alpargata tailerra), Maria Luisa Tolosa (bordatuak), Leire Santillan (joskintza eta patroigintza), Nora Rueda (ilustrazio digitala) eta Maria Parra (irudi aholkularitza).
Beraien helburu nagusia ezagutza herritarrekin partekatzea da. Horretarako, hainbat tailer antolatu dituzte: joskintza, haurrentzako joskintza, patroigintza industriala, moulage, ilustrazio digitala, irudi aholkularitza, alpargata tailerra, bordatua eta tapizgintzaren hastapena.
Lortutako diruarekin, ikastaro gehiago antolatzeaz gain, baztertze arriskuan daudenei ikastaroak emango dizkiete eta hala integrazioa sustatuko dute.
Beraien helburuen artean ere badago parte hartzaileek euskara, gaztelera eta ingelesa praktikatzea, belaunaldi ezberdinetako bizilagunen arteko hartuemana sustatzea, ekonomia zirkularra bultzatzea, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea eta harreman sareak sortzea.
Horretarako guztirako, Ur Tailerraz gain, Ur Txokoa dute. Bertan, biltzeko eta hitz egiteko aukera dute. Ur Lantokia eta Ur Txokoa Urretxuko Labeaga 35ean daude.