Bilboko SUM Nazioarteko biltzarrean parte hartu du Irizarrek
Atzo eta gaur ospatu da biltzarra Euskaldunan, Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatuta.
Irizar taldeko e-mobility enpresak II. SUM Bilboko Nazioarteko Kongresuan parte hartu du. Atzo eta gaur artean ospatu da, Euskalduna Jauregian. Hiri-mugikortasun jasangarri eta adimendunaren arloan duen esperientzia eta teknologia aurkeztu ditu Irizar e-mobilityk. Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatutako kongresua da, hirietako mugikortasunaren erronkak aztertzea helburu duena eta erakundeei eta enpresei zuzendua. Bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bildu ditu biltzarrak, eta Irizar e-mobilityk bi ponentziatan hartu du parte, elektromugikortasuneko soluzioen inplementazioan oinarrituta. Kongresuko babesle ere izan da.
Irizarren zero igorpeneko ie tram autobus elektrikoa Euskalduna Jauregi kanpoan jarri zuten atzo, inaugurazioan, haren teknologia eta ingurumen aurrerapenak zuzenean erakusteko. Bihar eta etzi, Arriaga antzokiaren aurrean ikusgai egongo da herritarrentzat, bertatik bertara ezagutzeko. Bilbao 2021 adierazpena sinatu da kongresuan, eta Irizar e-mobility ere adierazpenarekin bat egin du. “Mugikortasun iraunkorra funtsezko faktorea da trantsizio energetikoan eta GIHak eta Nazio Batuen 2030 Agendako helburuak lortzeko”, adierazi du enpresak ohar baten bidez.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateaz eta Iñigo Urkullu Lehendakariaz gain, Espainiako Erregea ere izan da bertan.