Bost kasu gehiago atzeman dituzte
Osasun Sailak beste bost kasuren berri eman du gaur. Beasainen, Lazkaon eta Zumarragan agertu dira azkenak.
Beste bost positibo agertu dira Goierrin, Osasun Sailaren gaurko txostenak jasotzen duenez. Beasainen (2), Lazkaon (2) eta Zumarragan (1) agertu dira azken kasuak.
Eragin tasari dagokionean, hainbat egunez eremu berdearen eta horiaren arteko mugan ibili eta gero, Lazkao horira pasa da berriz, gaur agertutako bi kasuen eraginez. Eremu horian daude, baita ere, Beasain, Ordizia eta Urretxu. Berdean berriz, Legazpi eta Zumarraga daude.
Herri txikien artean, Gabiria, Itsasondo eta Zaldibia daude 400eko tasaren gainetik. ‘Zero’ tasarekin, berriz, zazpi herri daude une honetan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.823 COVID-19 positibo kasu izan dira.
10/06 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 0 | ||
Ataun | 0 | 284 | 171,72 | ||
Beasain | 2 | 2.032 (+2) | 99,85 |
||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 63 | 974,66 |
||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 234 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 78 | 412,09 | ||
Lazkao | 2 | 735 (+2) | 88,78 | ||
Legazpi | 0 | 1.075 | 23,78 |
||
Legorreta | 0 | 186 | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 0 | ||
Ordizia | 0 | 1.729 | 119,17 |
||
Ormaiztegi | 0 | 137 | 235,11 | ||
Segura | 0 | 268 | 391,39 | ||
Urretxu | 0 | 797 | 87,86 | ||
Zaldibia | 0 | 382 | 422,20 | ||
Zegama | 0 | 232 | 197,24 |
||
Zerain | 0 | 24 | 0 | ||
Zumarraga | 1 | 1.279 (+1) | 30,55 | ||
GOIERRI | 5 | 9.823 (+5) |