Bulegari bat hartuko du Ataungo Udalak sei hilabeterako
ATAUN // Lanbideren lanpostu publikoen eskaintzaren kanpainan, Ataungo Udalerako administrari laguntzaile postu bat atera dute. Sei hilabeteko iraupena izango du lanak, eta gizarte langileari laguntzeko hartuko dute. Izena Lanbiden eman behar da, urriaren 19ra arte. Bi ohar ere atera ditu Ataungo Udalak. Zuntz optikoa jartzeko lanen esleipena daukan enpresak azaroan hasiko direla jakinarazi du. Bestetik, Urkillagako eta Kaxetako edukiontzietan zaborra nahastuta botata agertu dela esan du, horrek dakarren kalte eta kostu igoeraz ohartarazita.













