Arangoitiko egoiliarrek jaso dute hirugarren txertoa
Urtarrilean jaso zituzten lehen bi ziztadak. Zaurgarrienak izanik, immunitatea are gehiago bermatzeko jaso dute hirugarrena
Arangoitiko egoiliarrek atzo jaso zuten covidaren aurkako txertoaren hirugarren dosia. Errefortzuko dosia ere esaten diote, helburua inmunitatea are gehiago bermatzea baita.
Urtarrilean jaso zituzten lehenengo bi dosiak. Gizarteko lehen kolektiboetako bat izan zen, ezinbesteko langileekin batera. Atzetik etorri ziren gainerako herritarrak. Orain, gizartearen gehiengo handi batek txertaketa pauta osoa egin duenean, zaurgarrienek hirugarren dosia hartu dute.
Arangoitiko egoiliarrek besaulki berriak ere estreinatu zituzten. Aulki luzagarriak dira, atseden eta erosotasun optimoa bermatzeko. Gainera, gurpildunak dira, beharren arabera errazago garraitzeko.