Beste hiru kasurekin bukatuko du astea Goierrik
Hiru positiboren berri eman dute gaur, Idiazabalen eta Zumarragan daude. Datorren astetik aurrera, astean behin eguneratuko ditu datuak Osasun Sailak.
Alerta egoera indargabetzearekin batera, Osasun Sailak astean behin eguneratuko ditu, astelehenetik aurrera, koronabirusaren herriz herriko datuak. Gaurkoa izan da, horrenbestez, eguneko datuak eman dituzten azken aldia.
Astea bukatzeko, hiru kasuren berri eman dute gaur Goierrin. Idiazabalen (2) eta Zumarragan (1) agertu dira azkenak.
Eragin tasari dagokionean, eremu berdean daude Legazpi eta Zumarraga. Eremu horian, berriz, Beasain, Lazkao, Ordizia eta Urretxu.
Herri txikien artean, Gabiria, Itsasondo eta Zaldibia daude 400eko tasaren gainetik. ‘Zero’ tasarekin, zortzi herri daude une honetan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.826 COVID-19 positibo kasu izan dira.
10/07 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 20 | 0 | ||
Arama | 0 | 28 | 0 | ||
Ataun | 0 | 284 | 171,72 | ||
Beasain | 0 | 2.032 | 92,72 |
||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 63 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 63 | 974,66 |
||
Gaintza | 0 | 13 | 0 | ||
Idiazabal | 2 | 236 (+2) | 126,05 | ||
Itsasondo | 0 | 78 | 412,09 | ||
Lazkao | 0 | 735 | 88,78 | ||
Legazpi | 0 | 1.075 | 23,78 |
||
Legorreta | 0 | 186 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 45 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 99 | 0 | ||
Ordizia | 0 | 1.729 | 99,30 |
||
Ormaiztegi | 0 | 137 | 235,11 | ||
Segura | 0 | 268 | 391,39 | ||
Urretxu | 0 | 797 | 87,86 | ||
Zaldibia | 0 | 382 | 422,20 | ||
Zegama | 0 | 232 | 197,24 |
||
Zerain | 0 | 24 | 0 | ||
Zumarraga | 1 | 1.230 (+1) | 40,73 | ||
GOIERRI | 3 | 9.826 (+3) |