CAF zigortu dute, langileak amiantotik ez babesteagatik
Luis G. G.ren sendiari 170.000 bat euroko kalte ordainak eman beharko dizkio langilea amiantotik behar bezala ez babesteagatik
CAFek Luis G.G.ren sendiari 170.000 euroko kalte ordainak eman beharko dizkio, gutxi gorabehera. Donostiako bosgarren gizarte epaitegiak hala ebatzi zuen atzo.
Epaiak dio Beasaingo multinazionalak ez zuela behar beste egin langileak amiantotik babesteko: ez zituzten azterketa mediku zehatzak egiten eta ez zuten behar bezalako babesgarririk. Luisek 30 urtez egin zuen lan
CAFen, pintaketa sailean.
Luis biriketako minbiziak erasanda hil zen duela urtebete. CAFek amiantoaren biktima gisa aitortu zuen baina kalte ordainak emateari uko egin zion, Luis erretzailea zela argudiatuta.
Asviamek, amiantoaren biktimen Euskadiko elkarteak, epaia positiboa dela esan du. Amiantoarekin lan egin zuten enpresa handiei barkamena eta biktimentzako konpentsazio funtsa sortzeko eskatu dute.