Irakurle taldeak hamar liburu jorratuko ditu ikasturtean zehar
Ikasturtea gaur zortzi hasiko dute. Joxean Agirreren 'Distira eta alderantzia' eleberria izango da lehen liburua
Beasaingo Irakurle Taldea ikasturteari ekiteko prest dago. Zehaztu dituzte uztailera bitarte landuko dituzten liburuak. Joxean Agirreren Distira eta alderantzia eleberria izango da lehendabizikoa. Gaur zortzi elkartuko dira, Igartzako Jauregian, 17:30ean. Irati Goikoetxeak beasaindar guztiak gonbidatu ditu. Bera izango da solasaldietako gidaria beste urte batez.
Goikoetxearen hitzetan irakurle taldea «sentipen, bizipen, esperientzia eta iritzi trukerako oso gune aberatsa da». Gainera, saio guztiak euskaraz izango dira.
Azaroa | Sotoan gordeak | Miren Gorrotxategi | Eleberria |
Abendua | Arkanbeleko kantak | Mikel Taberna | Poesia |
Urtarrila | Migrariak | Shaun Tan | Eleberria |
Otsaila | Herriak ez du barkatuko | Irati Goikoetxea | Eleberria |
Martxoa | Nik sinesten dizut | Samara Velte | Saiakera |
Apirila | 2020ko Beasain Idazlan lehiaketako lan sarituak | ||
Maiatza | Epizentroa | Nerea Loiola | Narrazio bilduma |
Ekaina | Ibaiertzeko ipuina | Oihane Amantegi | Narratiba |
Uztaila | Haize-lekuak | Amaia Telleria | Eleberria |
Beasaingo udal liburutegian mailegagarri daude lan guztiak. Udalaren laguntza du irakurle taldeak.