'Zure burua ulertzen ikasi' tailerra, urriaren 22an
AInhoa Urretagoiena irakasleak eskainiko du, Zegamako Kultur Etxean. Parte hartzeko izena hilaren 15a baino lehen eman behar da.
Zegamako Udaleko Gazteria sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, ‘Zure burua ulertzen ikasi! Auto-ezagutza eta onarpen pertsonala, osasun mentalerako giltza’ tailerra izango da urriaren 22an, Zegamako Kultur Etxean, 17:30etik 20:30era. Ainhoa Urretagoiena irakasleak gidatuko du saioa. Plazak mugatuak izango dira, eta parte hartzeko aurrez eman behar da izena, urriaren 15a baino lehen, https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/osasun-mentala-zegama estekaren bidez. 18 eta 30 urte bitartekoentzako tailerra da.
TREBA Gazteak programaren barruko jarduera izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean gazteentzat antolatutako doako prestakuntza-eskaintza da TREBA Gazteak. Zegamako tailerrak, dinamika ezberdinen bidez, norberaren osasun mentala hobetzeko ezagutza zabaltzea du helburu.