Beasainen bi elkarretaratze egingo dituzte Gasteizko erailketa matxista salatzeko
Oriako Lamiakek 19:00etan Zubimusu plazan kontzentratzeko deia egin du; Goierriko Itaiak, 19:30ean Bideluzen
Itaiaren martxoaren 8ko manifestazioa, Bideluze plazatik abiatzen Beasainen bi elkarretaratze egingo dituzte bihar, atzo Gasteizen izandako erailketa matxista salatzeko. Oriako Lamiakek, Euskal Herriko Emakumeen Martxarekin batera, Zubimusu plazan kontzentratzeko deialdia egin du, 19:00etan; Goierriko Itaiakek Bideluzen egingo du protesta, 19:30ean.
42 urteko gizonezko batek bere bikotekideari lepoa moztu zion atzo goizean, Gasteizko Sansomendi auzoan. Bikotea banantzeko bidean zen. Gizonezkoak bere buruaz beste egin zuen.













