Kontzertuak, umeentzako saioak eta antzerkia, Zaldibiako zikloan
Ostiralean margotze tailerra egingo dute. Amak eta Liher taldeak ariko dira zuzenean. Eta igandean, umeentzako sega jolasa eta antzerkia.
Santa Fe inguruko ekitaldien etenaren ondoren, Udazkeneko kultur egitarauak asteburuan jarraituko du, hainbat ekitaldirekin. Bete-betea baitator Zaldibiako agenda egun hauetarako. Bi kontzertu, antzerki emanaldi bat eta umeentzako tailer eta jolasak izango dira, besteak beste.
Ostiral arratsaldean, umeentzako sormen tailerra egingo dute plazan. Zapiak Bat elkarteak antolatu du, eta 3. mailatik hasi eta hortik gorako edozein herritarri zuzenduta dago. Herriko paisaia, txokoak edo jendea margotzea da asmoa. Antolatzaileek garbi utzi dute ez dela lehiaketa izango, baina parte-hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dituzte. 3. mailatik 18 urtera artekoen artean 10 margo-kutxa, eta helduen artean bina lagunentzako bi otordu Lazkaoetxe jatetxean.
Parte hartzeko normerak eraman beharko ditu arkatza, borragoma eta margoak etxetik. Papera berriz, plazan banatuko dute, 16:30ean. Lanak 18:30erako entregatu beharko dira.
Bi kontzertu eta antzerkia
Ostiralean bertan, Amak taldearen kontzertua izango da Resti pilotalekuan, 19:30an. Eta biharamunean, Liher taldeak joko du, leku eta ordu berean.
Iganderako ere gorde dituzte hainbat ekitaldi. Eguerdian, txistularien diana eta umeentzako sega jolasa izango dira. Arratsaldean berriz, Frontona antzezlana egingo dute Restin.