Santa Fe kaleko zati batean ezingo da autorik utzi gaur
ZALDIBIA // Zaldibiako plazan zorua berritzeko lanak hasiko dituzte gaur. Hori dela eta, Santa Fe kaleko 23-25 zenbakien parean ezingo da autorik aparkatu, Gurea mertzeriatik Illati tabernara bitartean. Zirkulazioa aparkalekuen espaziotik desbideratuko dute, gaur 08:00etatik aurrera, eta hutsik geratu behar du aipatutako gune horrek.













