Traktoreen IAT azterketak gaur Lazkaon egingo dira
LAZKAO // Nekazaritzako ibilgailuen IATa egiteko aukera izango da gaur Lazkaon. Zubierreka industrialdeko udal pabiloian, 08:45etik 14:30era ariko dira, aurrez txanda emandakoekin (Irungo IAT, 943 62 63 00). Iaz 52 traktorek pasa zuten.













