Herri bazkaria egingo dute adinekoekin elkartasunez
EZKIO // Udalak herri bazkaria antolatu du urriaren 31rako, adinekoekin elkartasunez. Argindegi Ostatuan izango da, 40 euroan, eta 20 euroan 65 urtetik gorakoentzat. Zizka mizkak, onddo nahaskia, itsaski krema, haragi edo arraina, postrea eta kafea izango da menua. Izena udaletxean eman behar da eta hilaren 22an amaituko da epea. Arratsaldean, trikitilariek alaituko dute giroa.













