Idiazabalgo frontenis txapelketan izena emateko azken eguna
IDIAZABAL // Gaur amaituko da Idiazabalgo Udalak antolatutako frontenis txapelketan izena emateko epea. Parte hartu nahi duenak augarte@idiazabal.eus helbidera idatzi behar du. Aurten emakumeen zein gizonen kategoriak izango ditu txapelketak eta urriaren amaieran hasiko da. Interesa duten herritarrek gaur izango dute azken aukera.













