Irrintziaz hitzaldia Gabirian egingo du gaur Barandiaranek
GABIRIA // Nerea Barandiaran irrintzilari eta musikari lazkaotarrak irrintziari buruzko hitzaldia Gabirian egingo du. Gaur 19:00etan da saioa, kultur etxean. Edukiera mugarik ez dagoenez, jada ez dago izena eman beharrik entzutera joateko. Herriko irrintzilariei ere gonbita egin die udalak. Ekain Martinez de Lizarduiren Erraiak dokumentalean parte hartu zuen Barandiaranek, 2018an.













