Ricardo Azkargortak irabazi du Beasaingo Jendaurreko Margo Sariketa
Arrano Kultur Elkarteak Beasaingo Udalarekin antolatutako lehiaketaren irabazlea Ricardo Azkargorta izan da 30. edizio honetan
Arrano Kultur Elkarteak Beasaingo Udalarekin batera, Beasaingo Jendaurreko Margo Sariketaren 30. edizioa ospatu dute gaurko egunean. Urtero bezala, parte hartzaileek Beasaingo herria eta auzoak margotu beharra izan dituzte goizean zehar, 09:00etatik hasi eta 14:00etaraino.
Arrano elkartean bazkaltzeko aukera eduki ostean, 18:30etan Igartza jauregira itzuli dira parte-hartzaile zein epaimahaiko kideak aurtengo lehiaketari amaiera emateko. Beasaingo Udaletik Leire Artola alkatea eta Xabier Matarranz kultura zinegotzia egon dira sariak banatzen epaimahiko kideekin batera: Kontxi Simon, Jokin Telleria, Jesus Lopez Zulueta, Joxe Mari Telleria eta Javier Soto.
Honela geratu dira aurtengo sailkapenak 30. edizio honetan:
Gazteak
- Herriko saria: Brenda Lopez
- Orokorretan 1. saria: Josu Odriozola
Helduak
- 1. saria: Iban Aranburu
- 2. saria: Raul Gonzalez
- Accesit-a: Javier Igoa
Sailkapen orokorra
- 1. saria: Ricardo Azkargorta
- 2. saria: Esteban Oroz
- 3. saria: Giovanna Soldevilla