Eskola kanpoaldean maskara erabiltzea aukeran uzteko eskatu dute
Haurrak Bai plataformak egindako deialdiari erantzunez, Ataunen, Ordizian, Seguran eta Zaldibian egin dituzte elkarretaratzeak.
Goierriko hainbat ikastetxeetan, musukoa derrigorrezkoa izan ez dadila eskatzeko eserialdiak egin dituzte. Ataungo, Segurako eta Zaldibiako Herri Eskoletan eta Ordiziako Urdaneta ikastetxean egin dute protesta, guraso nahiz ikasleek. Haurrak Bai plataformak egindako deialdiari erantzunez, eskola-orduetan kanpoaldean maskara jantzi beharra agintzen duen arauaren aurka agertu dira, eta LHko haurrek ere, kanpo espazioan eta soinketako orduan maskara derrigorrez ez erabiltzeko aukera izan dezaten eskatu dute.