Irakurtzeko zaletasuna nola piztu gogoeta gai gaur Lazkaon, bi idazlerekin
Liluratura zikloaren barruan, Oihana Iguaran eta Ibon Martin idazleak etorriko dira gaur, Gerriko Elkartera. Hurrengo saioan, Iker Markinez sukaldaria izango da.
Oihana Iguaran eta Ibon Martin idazleak Lazkaon izango dira gaur, Gerriko elkarteak gonbidatuta, irakurtzeko zaletasunari buruzko solasaldian. Liluratura zikloko saioa izango da. Iguaranek Hormak liburuaren berri emango du, nerabeen eta gazteen arteko aurrejuzkuez. Martinek, bere aldetik, Oninen abenturak sortako Onin eta baleen festa aurkeztuko du.
Bi idazleekin solasaldia gaur 18:30ean hasiko da, Gerriko elkartean bertan. Espainiako Gobernuaren Hautapen-Ahaidetasunak programaren barrukoa da, bestalde, gaurko saioa. Liburu-dendetan idazleekin topaketak egitea du helburu, irakurtzeko zaletasuna indartzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bost liburudendak parte hartu dute.
Hurrena, Iker Markinez
Gerriko kultur elkarteak datorren astelehenerako, urriak 25, beste ekitaldi bat antolatu du (18:30). Iker Markinez sukaldariarekin barazkiak etxeko menuan nola sartu ikasteko aukera izango da. Barazkien ohiko prestaketaz gain, nahasketa gehiago nola egin erakutsiko du: bakailao kokotxak barazkiekin papillote erara, oilasko tailarinak panatxearekin, piperradaz betetako txapelak… Prestatutako jakiak bertan jango dituzte gero.
Saioa 10 euro ordaindu behar da, eta aurrez izena eman, ostiralerako (688 82 28 71; gerrikokultura@gmail.com; edo dendan).