Mendi Astearen bidea Sonia Casasek zabalduko du
Goi mendietako gidak 'Alpinismoa, emakumeen erara' dokumentala eskainiko du. Alpinismoan emakumeek duten rola jorratzen du dokumentala
Beasaingo Mendi Astea gaur hasiko da. Larunbatera arte mendizaletasunaren inguruan jardungo dute, arlo praktikoan eta teorikoan. Gaur bigarrenari helduko diote, Sonia Casasen eskutik. Berak egindako Alpinismoa, emakumeen erara dokumentala aurkeztuko du.
Casas hego Euskal Herriko goi-mendietako eta eskaladako lehen emakumezko gida da. Dokumentalean emakumeek mendizaletasunaren munduan bizi duten egoera jaso zuen, eta bidea irekitzea zenbat kosta zitzaion. “igotzeko mendirik zailena eta biderik latzena, norberaren bizitza da”, do Casasek. “Eskalada-zalea izan edo ez, eman nahi dizudan mezua axolako zaizu. Kartak aukeratzea ez dago zure esku… baina bai karta horiekin zein jarrerarekin jokatu”.
Saioa 19:30ean hasiko da, Usurbe Antzokian. Arrastaka Mendi Taldea eta Aizkorri Mendizale Elkartea dira antolatzaileak, Beasaingo Udalaren laguntzarekin.