Murumendiko erabilera anitzeko gela ikuskatu dute udal ordezkariek
Udako oporraldian erabilera anitzeko gela egokitu zuten. Eskola publikoa izanik, udalari dagokio azpiegituren mantenua eta hobekuntza
Beasaingo Udaleko hainbat ordezkari, Leire Artola buru, Murumendiko erabilera anitzeko gela ikusten izan dira gaur. Maria Jesus Izagirre eskolako zuzendaria ere bertan izan da.
Erabilera anitzeko gela udako oporraldian egokitu zuten. Jada ikasleek erabili dute, baina alkatea bertan egon gabea zen. Udalarena da espazioaren mantenuaren arduraduna, Murumendi eskola publikoa delako.
Espazio zabala da, jarduera ezberdinak egin ahal izateko. Gela erdibitzen duen horma mugikor bat ere badu. Ikasleentzako ez ezik herritarrentzako ere erabilgarri egongo da.