Sergio de la Fuenteren karikaturak Aterpen ikusgai daude
KULTURA // Sergio de la Fuente marrazkigileak Personas y lugares pertsonak eta tokiak izeneko erakusketa jarri du Aterpe tabernan. Tamaina txikiko 20 lan baino gehiago dira: landa eremuko paisaiak eta pertsona anonimoen karikaturak. Azaroaren 3ra arte egongo da erakusketa ikusgai. Larunbatean, Ataunen, tamaina txikiko marrazkilariek topaketa egingo dute.