Urretxuar bat eta lazkaotar bat atxilotu dituzte
URRETXU // Poliziak haur pornografiaren aurkako sarekada egin du Gipuzkoan. Urretxu, Lazkao eta Donostiako hiru pertsona atxilotu dituzte. Haur pornografia eduki eta Internetez zabaltzea leporatu diete. Hiru atxilotuek ez dute beraien arteko harremanik. Urretxuarraren etxean bideoak aurkitu zituzten eta lazkaotarraren etxean 5.000 artxibo aurkitu zituzten. Aske daude, epaiketaren zain.













