Ibilbide sentsoriala Aizpeako meatze gunean, larunbatean
Ingurua zentzumenen bidez esploratuko dute parte-hartzaileek. Plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2021/10/zeraingo_kiskaltze_labeak_.jpg)
Larunbatean, 11:00etan, ibilaldi sentsoriala egingo dute Aizpeako meatze gunean. Ingurua zentzumenak erabiliz esploratuko dituzte partaideek, ikusmenaz harago. Aizpitta Interpretazio Zentroan hasiko da ibilbidea.
Aurrez izena eman behar da, 943 80 15 05 edo 649 946 277 zenbakietara deituta edo Zeraingo Turismo Bulegora idatzita. Plazak mugatuak izango dira.