Mikelar auzuneko zati bat berritzera
Lazkaoko Udalak aste honetan ekin die Mikelar auzoko berrikuntza lanei. Espaloiak zabaldu, zorua aldatu eta azpiegiturak berrituko dituzte.
Aste honetan hasi ditu Lazkaoko Udalak Mikelar auzoaren zati bat berritzeko lanak. Espaloiak bi metrora zabaldu, zorua aldatu, saneamendu sarea bikoiztu eta azpiegiturak berrituko dituzte, Mikelar 6tik 13ra bitarteko atarien eremuan eta 1. eta 2. atarien atzealdean. Lanak Sasoi Eraikuntza etxeak egingo ditu, hiru hilabetean. Inbertsioa 143.277,51 eurokoa izango da.