Aniztasun Festan elkarren berri jasoko dute zaldibiarrek etzi
ZALDIBIA // Etxekonekok elkarteak antolatuta, Aniztasun Festa egingo da igandean Zaldibian. Munduan zeharreko jatorri ugaritatik Zaldibiara bizitzera etorritakoek beren kulturaren eta gastronomiaren berri emango dute, plazan, 12:00etatik 14:00etara. 13 edo 14 postu jarriko dituzte, eta gehienek jan-edana eskainiko dute. Antolatzen gehiagok parte hartuko dute. Elkarbizitza sustatze aldera, herrian bizi direnek elkar ezagutzeko aukera izan nahi du jaiak.













