Basoko sekretuak ezagutzeko ipuinak
Amaia Elizagoien ipuin kontalariak eta Oihana Munduate zeinu hizkuntzaren interpreteak 'Basoko sekretuak' ipuin kontaketa egingo dute bihar Igartubeiti Baserri Museoan.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, ‘Basoko sekretuak’ ipuin kontaketa antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak biharko, doan, 16:30etik 17:30era. Ipuinak zeinu hizkuntzaren egokitzapenekin izango dira, Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren eta Oihana Munduate interpretearen eskutik. Aurrez izena eman behar da, museora deitu edo idatzita. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da. Entzumen murriztua duten haurrek izango dute lehentasuna.
Urtaroz urtaro basoan gordetzen diren sekretuak ezagutuko dituzte parte hartzaileek, urtaro bakoitzeko animalien bidez eta haien istorioetan murgilduz.