Bi historikoren arteko lehia
Beasainek Barakaldo jasoko du, mailako talde handienetakoa

Beasainek bihar jokatuko du, 17:00etan, Loinazen. Bakarakaldo izango dute aurrean. Mailako talderik handienetako bat da, bai aurrekontu aldetik, bai historia aldetik eta baita ere zaletu aldetik. Bizkaitik autobusa antolatu dute ikustera etortzeko. Beasainek etxean lehen garaipena nahi du, sailkapenean gora egiteko. Goierri Gorrik kanpoan jokatuko du, Erandion.