Bisita antzeztua Zumalakarregi Museoan
Bixenta Idiakezen eta Juana Ortiz de Urbinaren bidez, XIX. mendeko ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera izango dute partaideek bihar.
Zumalakarregi Museoak familiei zuzendutako bisita antzeztua antolatu du biharko, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Bixenta Idiakezen eta Doña Juana Ortiz de Urbinaren arteko elkarrizketa izango da, eta horren bidez Euskal Herriko XIX. mendeko ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Garaiko nekazaria eta liberal historia ulertzeko bisita izango da. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea, museora deituta edo idatzita. 11:00etan izango da euskaraz, eta 17:30ean gazteleraz.