Irakurle taldearen hurrengo saioa, asteartean
'Cisnes salvajes. Tres hijas de China' landuko dute Monica Leivak dinamizatuta, 18:00etan.

Datorren asteartean, urriak 26, Ormaiztegiko irakurle taldea gizarte etxeko liburutegian elkartuko da, 18:00etan, ‘Cisnes salvajes. Tres hijas de China’ liburua lantzeko, Monica Leivarekin. Irailaren 7an egin zuten ikasturte honetako lehen saioa. Miriam Lukik gidatuta Antxiñe Mendizabalen ‘Odolekoak’ liburua izan zuten hizpide. Asteartekoa bigarren saioa izango da.
Hirugarrena, abenduaren 14an egingo dute. Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ izango dute mintzagai, Miriam Lukik dinamizatuta. Urtarrilaren 25ean, aldiz, ‘El curioso incidente del perro de medianoche’ liburuaren txanda izango da, Mark Haddon-ena. Monica Leivak dinamizatuko du. Irakurle taldean parte hartu nahi dutenek 688 657 455 whatsapp taldera idatz dezakete.
Irakurle Gazteen Taldea ere sortzen ari dira Ormaiztegin. Horri buruzko informazioa edo taldean parte hartu nahi duenak Ormaiztegiko Udaleko kultura sailera idatzi dezake.