Iztuetaren produktu eta makina berria estrenatuko dituzte bihar
Iztuetako arduradunek Iker Markinez sukaldaria eta Leire Artola alkatea izango dituzte bidelagun
Iztueta esneki konpainiak produktu berriak merkaturatuko ditu bihar. Beasaingo geltoki pareko makinaren aurrean aurkeztuko dituzte, 12:00etan. Iker Markinez sukaldaria eta Leire Artola alkatea izango dituzte Iztuetako arduradunek bidelagun. Produktuak dastatzeko aukera eta zuzeneko musika ere izango da. Produktua eskuratzeko makina ere berrituko dute.