La Leze irabazle 'Gourmet Quesos 2021' txapelketan
Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi goierritarrek Ilarduian (Araba) duten La Leze gaztandegiak lehenengo saria jaso du 'baserriko gazta onduen' kategorian.
Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu den ‘Gourmet Quesos 2021’ txapelketako lehenengo saria irabazi dute Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi goierritarrek. Ilarduian (Araba) duten La Leze gaztandegiak ‘baserriko gazta onduen’ kategorian jaso du sari nagusia. Espainiako gazta onenen txapelketa da eta aurtengoa 11. edizioa izan da. 800 gazta inguru lehiatu dira, 15 kategoriatan, Jose Luis Martin gaztagile maisuaren zuzendaritzapean.
Artzai Gazta elkarteko kidea da La Leze, eta tokiko nahiz nazioarteko hainbat sari irabazitakoak dira. Irailean, bi sari jaso zituen mundu osoko elikagai ezberdinak biltzen dituen Great Taste lehiaketan.