Mintza tertulia elikadura burujabetzaren ingurukoa izango da
Mintza tertulia saioa egingo dute gaur, Igartzan, 18:30etik aurrera. Elikadura burujabearen bidean pausoak emateko, Bizigaia proiektua izango da hilabete honetako gaia. Andoni Mikelarena Biziola sareko kidea izango da gonbidatua.
Berak gaiaren inguruko sarrera egingo du. Amaitutakoan, entzuleak talde txikietan banatuko dira, tertulian euskaraz aritzeko. Aittu elkarteak, Beasaingo Udalaren eta Udal euskaltegiaren laguntzarekin, egunerokotasunarekin lotutako gaiei buruz hitz eginez euskara praktikatzeko, hobetzeko eta bizitzeko gune bat eskaini nahi die beasaindarrei.
Sarrera
Mintza tertulietarako sarrera librea da, edukiera bete arte. Halere, Aittukoek joateko asmoa dutenei aldez aurretik whatsapp bidez abisatzeko eskatu diete, antolaketa lanak errazteko.












