Pilotaren ispiluak eta fruituak, Zaldibian
Zaldibian ostiral iluntzean pilota jaialdia egin zuten, Gaztelupe elkarteak antolatuta. Goren mailako emakume pilotariak aritu ziren, lehenbizi, eskuz binaka: Amaia Aldai-Olatz Ruiz de Larramendi eta Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi. Bigarren horiek izan ziren irabazle, 18 eta 22. Ondoren, Yves Salaberri Xala-Ivan Azantza eta Beñat Azketa beasaindarra-Aitor Elizegi zaldibiarra. Goierritarrek irabazi zuten, 17 eta 22. Pilota eskolako haurrekin taldeko argazkia atera zuten klubeko ordezkariek eta bi partidetan aritu ziren pilotariek.













