Telleri baserria eraitsi dute
Babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituzte eremuan

Telleri baserria iragana da. Gaur eguerdian eraitsi dute, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko. Dozena bat herritar Errekarte kaleko bidegurutzean pilatu dira ia 500 urteko baserria nola botatzen zuten ikusteko. Telleri baserriari buruzko lehen aipuak XVI. mendearen bigarren erdikoak dira. Halere, baserriaren egitura ez zen jatorrizkoa
Herriguneko azken baserria zen, edonola ere. Loinazko San Martin elizara doan errepidearen bestaladera zegoen Errekarte Haundi baserria duela hiru urte bota zuten, eta alboko Errekarte Txiki urte batzuk lehenago.