Tramitezko gaiekin egingo dute gaur urriko udalbatzarra
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak gaur 18:30ean du urriari dagokion ohiko osoko bilkura, udaletxean. Ibabe-Hiribarren industrialdeko berrurbanizatze obren egiaztagiriak, udal langileen soldatak, eta jaurlaritzaren Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikimendua ematea dira gai zerrendako puntuak.













