Itsaso, apain eta lirain
Itsasoko hainbat txoko auzolanean konpondu eta txukundu dituzte asteburuan. Mokadu batekin borobildu dute lana
Udazkenerako prest utzi dute Iitsasoarrek herria. 30 bat herritarrek, auzolanean, herriko txoko ezberdinak konpondu eta txukundu zituzten larunbat arratsaldean: Kizkitzan, esaterako, teilatua garbitu eta faroaren argi-sentsorea lekuz aldatu zuten; San Lorentzon itukinak konpondu zituzten; Itsusturrin desbrozatze lanetan ibili ziren; Itsasogoeneko bidegurutzean landare hesia jarri zuten; eta Itsason eta Alegin lorategiak txukuntzeko aprobetxatu zuten eguna.
Hotzari aurre ongi egiten diote landareak landatu zituzten: Pentsamenduak, Txillarrak eta Ziklamenak, nagusiki. Itsasoarrek ere euriari ongi eusten diotela erakutsi zuten: goizean erruz bota zuen arren, planari eustea erabaki zuten iragarpenak atertzera joko zuela zioelako. Asmatu zuten eta eguraldia lagun izan zuten. Inguruko belarrak ere moztu zituzten.
Egurra ere pilatu zuten. Basotik atera eta sutako egur bilakatu zituzten. Ostatuko beheko suan eta okindegian erabiliko dituzte. Ongi egindako lana borobiltzeko afari-pasa egin zuten, ostatuan. 19:00ak aldera elkartu ziren. Ia bost orduko lana egin zuten.
Udaberrian, berriz
Itsasoarrak urtero elkartzen dira auzolanean herria apaintzeko. Bi aldiz egiten dute: udazkenean eta udaberrian. Sortuko diren arazoak konpndu eta udaberriko loreak landatuko ditzute.













