Joseba Irazoki eta Ibil Bedi, ganbarako kontzertuetan
Ganbaran Norbait Dabil ekimenak kontzertu bikoitza antolatu du azaroaren 12rako. Joseba Irazoki eta lagunak ariko dira batetik, eta Ibil Bedi taldea bestetik.
Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak, udalaren eta Segura Irratiaren laguntzarekin, beste kontzertu bat iragarri du hil honetarako. Joseba Irazoki eta Lagunak ariko dira batetik, eta Ibil Bedi taldea bestetik. Kontzertua azaroaren 12an izango da, 22:00etan, Botikaxaharren. Sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai.